Okintza ekologikoan dihardut Goitin duela 14 urtetik. Ale desberdinekin egiten dut ogia (zekalea, kamuta, espelta…) baita fruitu lehorrak dituzten opilak, esne-ogiak eta pastak ere.
Ikusi gehiagoGoierrin sei gara ziurtagiri ekologikoarekin txekor haragia ekoizten dugun baserritarrak. Paketetan prestatuta eskaintzen dugu. Zortzi pakete txikiz osatzen da lotea, bakoitza 600 gramo ingurukoa da, bost kilo guztira.
Ikusi gehiagoGaraian garaiko barazkiak, fruta, fruitu txikiak, fruitu lehorrak, fruta deshidratatuak, zukuak eta haragi ekologikoa ekoizten dugu. 2012tik ziurtagiri ekologikoa dute geure etxalde osoko elikagaiek.
Ikusi gehiagoProiektu familiar honetan nekazaritza (fruta-zaintza ekologikoa) eta okintza ekologikoan jarduten gara. Bisita didaktikoak ere egiten ditugu, eskolentzat zein helduentzat.
Ikusi gehiago