360FAKTORIA

Arimadun guneak lortzen laguntzen dugu
Bizitzeko edo lanerako erabiltzen ditugun espazioak, estetika kontu bat baino askoz gehiago dira, gure isladapen bat dira. Gure ongizate fisiko eta emozionalean eragin zuzena dute eta eguneroko egin beharrei ze gogorekin aurre egiten diegun baldintzatzen dute.
Hori da gure sekretua…
Zure benetako beharrak, nahiak eta espazioaren benetako posibilitateen kontzientzia hartzen lagunduko dizugu zure ametsetako espazioa lortu dezazun.
Gustura aldatuko zenukeen guneren bat buruan? Ez dakizu nondik hasi?
Zure etxea bisitatu eta gure Aholkularitza zerbitzuarekin zure arazoei irtenbideak proposatzeko irrikitan gaude.
Ideiak ematea baina zerbait gehiago behar duzu? Aldaketaren gauzatzea gure esku utzi nahiko zenuke?
Inbertsio txikienarekin zure etxea berraurkitu nahi baduzu, Relooking zerbitzua da zure aukera. Etxea eguneratzen lagunduko dizugu eta irtenbidea jasangarria eta “low cost” izango da.
Edo behar bada, saldu edo alokatu nahi duzun jabetzaren bat daukazu? Merkatuan denbora asko darama eta bisitaldi gehiago nahiko zenituzke?
Etxebizitzaren aurkezpen egokiaren bitartez, bisitaldiak areagotu eta salmenta aukerak biderkatu nahi badituzu, 360faktorian daukazu Home Staging zerbitzuan zure arazoentzako konponbidea.
Helbidea eta kontaktua
Helbidea
Elosegi 3, Lazkao
GPS
43.0347303, -2.1864143
Telefonoa
Emaila
Webgunea
Dirección y contacto
Helbidea
Elosegi 3, Lazkao
GPS
43.0347303, -2.1864143
Telefonoa
Emaila
Webgunea