Elduaien Hizkuntza Eskola

Elduaien Hizkuntza Eskola Beasaingo erdigunean dago kokatuta. 2011 urtean ateak ireki zituen arren, Elduaienek 50 urtetik gora daramatza hizkuntza formakuntza eskaintzen.

Talde txikiak eta ordutegi malguak eskaintzeaz gain, hizkuntza eta maila guztietako taldeak ditugu, ikasleen egunerokotasunera egokitzeko asmoz. Enpresei zuzendutako ikastaroak ere diseinatzen ditugu.

Kalitatezko hizkuntzen irakaskuntza bermatzen dugu. Gure irakasleak profesional kualifikatuak dira, hizkuntza maila bikaina eta ziurtatua dute guztiek. Honez gain, metodologia aurreratuenak ikertu eta ikaslearen ezaugarri eta beharretara hoberen egokitzen direnak diseinatzen ditugu.

Beasaingo eskolak 250m2-ko azalera du, eta 11 gelaz osatua dago. Ikasgela bakoitzean multimedia ekipo aurreratuenak eta interneta eskuragarri dago hizkuntzaren ikaskuntza dinamikoa eta interaktiboa lortzeko.

 

 

Zergatik Elduaien?

 

Komunikazioa errazteko, plataforma berri bat dugu martxan, non ikasleen asistentzia, etxekolanak, jarrera, hiruhileko notak… eta zentruarekin bai irakasleekin, mezularitza bidezko harreman zuzena izatea posible den.

Honez gain, gure ikasleentzako Cambridge English azterketak prestatzeko dohako errefortzu saioak eskaintzen ditugu. Azterketa bereziki lantzeko plataforma birtualera sarbidea izango dute eta klase birtualak ere jasoko dituzte.

 

Eman izena udako ikastaro trinkoetan:

 

Helbidea eta kontaktua

Helbidea

Nafarroa Etorbidea 1, Beasain

GPS

43.0468122, -2.1994857

Telefonoa

Webgunea

Dirección y contacto

Helbidea

Nafarroa Etorbidea 1, Beasain

GPS

43.0468122, -2.1994857

Telefonoa

Webgunea

Ordutegia

Astelehena

9:00-20:00

Asteartea

9:00-20:00

Asteazkena

9:00-20:00

Osteguna

9:00-20:00

Ostirala

9:00-17:30

Larunbata

Igandea

Horario

Astelehena

9:00-20:00

Asteartea

9:00-20:00

Asteazkena

9:00-20:00

Osteguna

9:00-20:00

Ostirala

9:00-17:30

Larunbata

Igandea