Eskuz

Eskuz, pertsonen osasuna eta ongizatea hobetzeko helburuarekin sortutako espazioa da. Publiko zabalari dago eskainita, haurtxo jaioberrietatik hasi eta pertsona helduetara iritsi arte. Eskuzko terapia oinarri hartuta, lokomozio-aparatuko arazoak, liseriketa aparatukoak eta nerbio-sistemako alterazioak lantzen dira bertan.
Niri buruz: Ainhoa Olaran Lizaso
Fisioterapiako diplomatura izan zen nire hasiera puntua. Oinarri honetatik formakuntza ezberdinak eginez sortu da pertsonei laguntzeko dudan modua. Osteopatiako formakuntzak osasuna modu zabalago batean ikusten lagundu zidan, eta handik etorri zen ondoren RPG metodoan formatzea; gorputzaren zati ezberdinak elkarrekin duten erlazioa eta eragina ikusirik.
Ama izatearekin bat, haurren mundura jauzi egin nuen. Fisioterapia eta osteopatiako teknika ezberdinen bidez, haurraren patologia ezberdin askotan lagundu dezakegu, modu leun batean eta beti haurraren gorputza errespetatuz. Profesional bezala esperientzia hartzen noan heinean, geroz eta garbiago dut prebentzioaren garrantzia, eta horregatik niretzat lehentasun bat da haurren tratamendua.
Zerbitzuak: eskuzko terapia / haurren osteopatia eta arnas fisioterapia pediatrikoa / gorputz-jarreraren berreziketa globala (RPG) / gurasoentzako tailerrak
Helbidea eta kontaktua
Helbidea
Jose Lasa Etorbidea 9 behea, Lazkao
GPS
43.0317179, -2.1864379
Telefonoa
Emaila
Dirección y contacto
Helbidea
Jose Lasa Etorbidea 9 behea, Lazkao
GPS
43.0317179, -2.1864379
Telefonoa
Emaila