Goieko Haragia

Goierrin sei gara ziurtagiri ekologikoarekin txekor haragia ekoizten dugun baserritarrak.

Abeltzaintza ekologikoan abereen bizi baldintzak eta zikloak errespetatzen ditugu. Hauen elikadura baserriko bazka eta larreetan oinarritzen dugu, pestizida, herbizida eta ongarri kimikorik gabe zaindutako ingurunean haziz.

 

 

Honez gain, neurri mugatuan eskaintzen diegun pentsua ekologikoa eta gertukoa da, transgenikorik eta gehigarririk gabea. Horri esker, eskuratzen dugun haragia osasuntsua eta zapore bikainekoa da, garbia eta mineral, omega 3 eta bitaminetan aberatsagoa baita.

Txahal haragia paketetan prestatuta eskaintzen dugu. Zortzi pakete txikiz osatzen da lotea, bakoitza 600 gramo ingurukoa da, bost kilo guztira. Haragia freskoan banatzen dugu, norberak izozkailuan sartzeko prestatua dago, ondoren aldiko pakete txiki bat desizoztu liteke. Bost kiloko lotearen prezioa 70 eurokoa da.

 

Erreserbatu zure haragi lotea:

 

 

Gurekin harremanetan jarri nahi?

 

Ekoizleak eta harremanetarako datuak:

Anbu (Etxeberri-goikoa. Olaberria): Tlf. 620 785 852

Garikoitz (Mandubi-zahar. Itsaso): Tlf. 686 982 006

Gorka (Urteaga-Urkulegi. Itsaso): Tlf. 619 689 884

Joxe Jabier (San Bizente. Segura/Iruinbengoa. Idiazabal): Tlf. 652 719 524

Beñat (Odio baserria. Mutiloa): Tlf. 635 206 220

Iñaki (Markitegi. Segura/Mendarte. Zerain): Tlf. 662 156 497

Helbidea eta kontaktua

Helbidea

Idiazabal / Itsaso / Mutiloa / Olaberria / Segura / Zerain

GPS

43.08681013512, -2.2460925579071

Dirección y contacto

Helbidea

Idiazabal / Itsaso / Mutiloa / Olaberria / Segura / Zerain

GPS

43.08681013512, -2.2460925579071