Hi! Ready for English?

Aurkezpena

Zegaman 2017. urtean sortu zen hizkuntza eskola txikia; gertukoa eta konfiantzazkoa.

Ingelesa irakastea da gure pasioa eta ikasle zein familiei gure eguneroko lanean adierazten eta transmititzen saiatzen garena. Motibazio handiarekin ekiten diogu lanari egunero, gure ikasleei onena eskaintzeko helburuarekin.

Esparru desberdinetan ingelesaren irakaskuntzan 20 urte baino gehiago daramatzagu: hezkuntza arautuan, eskolaz kanpoko jardueretan, udalekuetan, atzerriko egonalditan, materialgintzan eta irakasleen formakuntzan, besteak beste.

Eskaintza

4 urtetik hasita, haurrentzat, gazteentzat, helduentzat eta baita jubilatuentzat ere. Adin tarte bakoitzari egokitutako gela handi eta atseginak ditugu.

Talde txikiak eta behar izanez gero bakarkako saioak ere eskaintzen ditugu.

Ikasleen beharretara egokitzen gara. Eskolako ingeles arloa gainditzeko, ahozkoa hobetzeko, hizkuntza berri bat hutsetik hasita ikasteko… eta noski, Cambridge-eko azterketak gainditzeko! Cambridge Assessment English-eko aztertzaileak gara eta azterketa egin duten gure ikasleen portzentai altu batek lortzen du gainditzea.

Irakasleak

Irakasle adituak eta esperientziadunak ditugu, asteroko prestakuntza jasotzen dutenak.

Ikasleen motibazioa pizten dakitenak, hizkuntza maila altukoak (bertakoak zein atzerrikoak) eta ingelesa irakasten gozatzen dutenak! Garbi daukagu irakaslea dela oinarria; motibatuta egon behar dena ikasleak motibatzeko eta gozatu behar duena goza arazteko!

Helbidea eta kontaktua

Helbidea

San Martin Kalea 7, Zegama

GPS

42.975515944711, -2.2904241085052

Dirección y contacto

Helbidea

San Martin Kalea 7, Zegama

GPS

42.975515944711, -2.2904241085052