Eman ezazu urrats bat gehiago zure proiektuaren digitalizazio bidean, Goierri eskualdeko produktu eta zerbitzuen ehundura aberastuz.

Internetek gure bizitzan eta negozioetan duen eragina izugarria da, geroz eta handiagoa, jendearen kontsumo ohiturak eraldatzen ari baitira.

Horregatik, Goierrik ere apustu honi heldu behar dio, eskaintzeko duen guztia balioan jarri eta goierritar kontsumitzaileekin lotura berriak sortzeko.

Plataforma honen helburua, beraz, negozio bakoitzak digitalizazio ibilbide berri honetan urratsak eman eta, aldi berean, eskualdeko eskaintza saretu eta goierritarron eskura jartzea da.

Ezagutu Goierriko Azokan
partaide izatearen abantaila guztiak

Negozioaren fitxa

NEGOZIOAREN FITXA

Goierrin kokatutako negozio bat baduzu, goierrikoazoka.eus plataforman zure fitxa sor dezakezu. Bertan, zure proiektuaren ezaugarriak eta kontakturako beharrezko datu guztiak (telefonoa, emaila edo helbidea, esaterako) idazteko aukera eskaintzen zaizu.

Online salmenta

ONLINE SALMENTA

Goierriko ekoizlea, artisaua zein merkataria bazara, plataforma honetan eskaintzen dituzun produktuak saltzeko aukera duzu. Administratzaile eremu propioaren bidez, zeure produktuen inguruko informazioa (deskribapena, argazkia, prezioa, etab.) aldiro eguneratu ahal izango duzu.

Banakako aholkularitza

BAKARKAKO AHOLKULARITZA

Internet eta digitalizazioaren inguruko zalantzak badituzu, aholkularitza pertsonalizatua eskainiko dizugu. Zure egoerari egokitutako erremintak aurkeztuko dizkizugu, online estrategia sendotu eta salmentak hobetzeko. Zerbitzu hau Whatsapp eta email bidez izango da.

Formakuntza

FORMAKUNTZA DIGITALA

Internet eta digitalizazio gaietan jakintzak osatzeko, prestakuntza orokorra eskainiko dizugu. Ikastaro honetaz nahi duzun momentu eta lekuan elika zaitezke, zeure erritmo, negozio eta interesen arabera. Horretarako, bideo-azalpen eta artikuluez osatutako liburutegi digitala jarriko dugu zure eskura.

Dirulaguntza

DIRUZ LAGUNDUTAKO EKIMENA

Plataforma honen sorkuntza eta hazkundea ezinbestekotzat jotzen da gure eskualdeko sektore guztien iraunkortasunari begira. Horregatik, Goierriko Garapen Agentziak eta Udalek proiektua bera eta parte-hartzaileen presentzia finantzatzeko konpromisoa hartu dute, hein handi batean diruz lagunduz (ikus tarifak jarraian).

Eman izena eta hasi abantaila guztiez gozatzen

AUKERATU ZURE NEGOZIORA GEHIEN EGOKITZEN DEN PROPOSAMENA

Erakusleiho
digitala

ORDAINKETA EGIN ONDOREN ZURE UDALAK ZATI BAT ITZULIKO DIZU

100€ (+BEZ)
PLATAFORMAN FITXA SORTU
BANAKAKO AHOLKULARITZA
FORMAKUNTZA DIGITALA

Erakusleiho +
salmenta digitala

ORDAINKETA EGIN ONDOREN ZURE UDALAK ZATI BAT ITZULIKO DIZU

200€ (+BEZ)
PLATAFORMAN FITXA SORTU
BANAKAKO AHOLKULARITZA
FORMAKUNTZA DIGITALA
+
ONLINE SALMENTA

Xehetasun gehiago ezagutu nahi dituzu?

JARRI GUREKIN HARREMANETAN ZALANTZA GUZTIAK ARGITZEKO