Aine – Lozio oxigenatzailea

38,00

Efektu esfoliatzaile leuna du, hildako zelulak kentzen laguntzen duena. Bakterioen kontrako propietateak izanik, larruazaleko infekzioak prebenitzen eta aknea hobetzen laguntzen du. Soluzio birsortzailea eta antiinflamatorioa. Hidratazioa, argitasuna, sendotasuna eta leuntasuna areagotzen ditu.

Category: Tag:

Deskribapena

Erabiltzeko modua: aurpegia eta lepoa garbitu eta makillajea kendu. Aurpegiko eta lepoko azala lozio oxigenatzailearekin suspertu masaje leun baten bidez, begien inguruan arreta handiagoa jarriz.

Kontuz: ez irentsi. Kanpoko erabilera soilik. Ez ukitu begiak, mukosak eta zauri irekiak. Ez utzi haurren eskueran. Leku fresko eta lehorrean gorde. Ez eduki tenperatura altuan. Ez erabili 3 urtetik beherako haurretan.

Bidalketen politika

Eskaera egiten duzunean saltzailea zurekin harremanetan jarriko da bidalketa metodoa zehazteko.

Ordainketa politika

Ez da diru-itzulketarik egiten.

Ezeztatzeko / itzultzeko / aldatzeko politika

Ez da produktuaren itzulketa edo aldaketarik egiten.