Ilbehera txikia – Portzelanazko belarritakoak

Saltzailea:  Isla

25,00

Ilbeheraren modelo hau txikia da, erosoa eta arina. Kolore zuriak aurpegia alaitu eta argitasuna emango dizu jantzi bezain laster. Gainazalean duen esmalte geruzak distira sotila ematen dio belarritakoari, izpiak islatuz. Forma sinplea du eta edozein jantzirekin ondo konbinatzeaz gain, look-ari ukitu berezia gehitzen dio.

Portzelanaz banan banan sortzen ditugu, beraz, pieza bakoitza errepikaezina da, gu geu bezalaxe. Gozatu zerbait bakarra eramatearen xarmaz.

Bakarrik 2 geratzen dira

Produktua bidaltzeko prest izango da 1-3 lanegunetan

Deskribapena

Isla proiektuaren atzean diseinatzaile bat eta bi zeramikari gaude: Aizpea, Maite eta Jone.

Portzelanaz egiten dugu pieza bakoitza Itsasoko gure zeramika tailerrean.

Modeloa diseinatu eta prototipoak egin ostean, eskuz modelatzen ditugu belarritakoak banan banan. Lehortzen utzi eta lehen labekada egiten dugu, “bizkotxatzea” deitzen dioguna. 8 orduko prozesua izaten da eta 980ºC-tara iristen dira piezak. Jarraian, gure estudioan sortutako esmalte bat ematen diogu pieza bakoitzari eta bukatzeko, bigarren labekada egiten dugu. Kasu honetan, 10-11 orduz egoten dira berotze prozesuan eta 1260ºC tara iristen da tenperatura.

Labekadak egunez egiten ditugu eta gaua labea hozten pasatzen du. Goiza iritsi eta atea irekiz piezak nola geratu diren ikusteko irrikaz egoten gara. Izan ere, gure labea gasezkoa denez, tenperatura ez da berdin-berdina izaten labe barru osoan, eta pieza bakoitzak bukaera desberdin bat izaten du kokatuta egon den lekuaren arabera, bero gehiago edo gutxiago jaso duelako.

Zintzilikarioari dagokionez, zilarrezkoa da.

Informazio gehigarria

Neurriak 3 × 2.5 × 0.2 cm

Bidalketen politika

Eskaera bat jasotzean zurekin harremanetan jarriko gara ordainketa eta bidalketa metodoa zehazteko.

Diru-itzulketen politika

Produktua puskatuta edo hondatuta iristen bada, dirua itzuliko dizugu.

Ezeztatzeko / itzultzeko / aldatzeko politika

Bidalketa egin ondoren, ez dugu produktu aldaketarik egiten.