Deskribapena
Eredu ekologikoa arlo guztietan beharrezkoa eta bideragarria dela sinesten dugu. Horregatik, animalien hazkuntza errespetuz eta modu garbian burutzeaz gain lurraren osasuna, bioaniztasuna eta ingurune orekatuaren alde egiten dugu.
Abeltzaintza ekologikoan abereen bizi baldintzak eta zikloak errespetatzen ditugu. Hauen elikadura baserriko bazka eta larreetan oinarritzen dugu, pestizida, herbizida eta ongarri kimikorik gabe zaindutako ingurunean haziz.
Honez gain, neurri mugatuan eskaintzen diegun pentsua ekologikoa eta gertukoa da, transgenikorik eta gehigarririk gabea.
Haragia freskoan banatzen dugu, norberak izozkailuan sartzeko prestatua. Ondoren aldiko pakete txiki bat desizoztu liteke.