
Goierriko Azoka proiektuak, plataforma honen bidez, eskualdeko ekoizle, merkatari, ostalari eta gainerako zerbitzuen kalitatea herritar guztiongana plazaratzea du helburu.
Gaur egunean geroz eta errotuago dago online erosketa ohitura, eta webgune honek Goierriko produktu eta zerbitzuak ere kontsumitu ahal izateko urrats berri bat eskaini nahi du.
Baina, erakusleiho eta salmenta baliabide bat baino askoz gehiago da. Proiektu honi esker, Goierriko sektore guztiak babestu, ezagutarazi eta indartzeaz gain, saretu eta elkarren arteko lankidetzaren aldeko oinarria ezartzen du.
Bestalde, goierritar guztiok eskualdeak dituen aukera aberatsez jabetzeko eta hauetaz baliatzeko tresna ere bada.
Goierri ekintzailetzat hartu da beti eta ekimen honek ere agerian jar dezake denok eman ditzakegula urratsak honen alde, norbanakoa ekintzaile bihurtuz. Elkar eraginean jardunez, bertako komunitatea kohesionatuago, jasangarriago eta iraunkorrago izan dadin sustatzen dugu.
Sor dezagun zure erakusleiho digitala:
Eman ezazu urrats bat gehiago zure proiektuaren digitalizazio bidean, Goierri eskualdeko produktu eta zerbitzuen ehundura aberastuz.

Internetek gure bizitzan eta negozioetan duen eragina izugarria da, geroz eta handiagoa, jendearen kontsumo ohiturak eraldatzen ari baitira.
Horregatik, Goierrik ere apustu honi heldu behar dio, eskaintzeko duen guztia balioan jarri eta goierritar kontsumitzaileekin lotura berriak sortzeko.
Plataforma honen helburua, beraz, negozio bakoitzak digitalizazio ibilbide berri honetan urratsak eman eta, aldi berean, eskualdeko eskaintza saretu eta goierritarron eskura jartzea da.
Ezagutu Goierriko Azokan partaide izatearen
abantaila guztiak:

NEGOZIOAREN FITXA
Goierrin kokatutako negozio bat baduzu, goierrikoazoka.eus plataforman zure fitxa sor dezakezu. Bertan, zure proiektuaren ezaugarriak eta kontakturako beharrezko datu guztiak (telefonoa, emaila edo helbidea, esaterako) idazteko aukera eskaintzen zaizu.

ONLINE SALMENTA
Goierriko ekoizlea, artisaua zein merkataria bazara, plataforma honetan eskaintzen dituzun produktuak saltzeko aukera duzu. Administratzaile eremu propioaren bidez, zeure produktuen inguruko informazioa (deskribapena, argazkia, prezioa, etab.) aldiro eguneratu ahal izango duzu.

BAKARKAKO AHOLKULARITZA
Internet eta digitalizazioaren inguruko zalantzak badituzu, aholkularitza pertsonalizatua eskainiko dizugu. Zure egoerari egokitutako erremintak aurkeztuko dizkizugu, online estrategia sendotu eta salmentak hobetzeko. Zerbitzu hau Whatsapp eta email bidez izango da.

FORMAKUNTZA DIGITALA
Internet eta digitalizazio gaietan jakintzak osatzeko, prestakuntza orokorra eskainiko dizugu. Ikastaro honetaz nahi duzun momentu eta lekuan elika zaitezke, zeure erritmo, negozio eta interesen arabera. Horretarako, bideo-azalpen eta artikuluez osatutako liburutegi digitala jarriko dugu zure eskura.

DIRUZ LAGUNDUTAKO EKIMENA
Plataforma honen sorkuntza eta hazkundea ezinbestekotzat jotzen da gure eskualdeko sektore guztien iraunkortasunari begira. Horregatik, Goierriko Garapen Agentziak eta Udalek proiektua bera eta parte-hartzaileen presentzia finantzatzeko konpromisoa hartu dute, hein handi batean diruz lagunduz.